Mallabian (Bizkaia) produktu kimikoen enpresa batean sutea izan da bart, baina ez da zauriturik izan. Isuri toxikorik ere ez du eragin, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Dena dela, teknikariak aztertzen ari dira.
Goizeko seiak aldera piztu da sua, Niquel Quimico Vasco S.L. lantokian, Goitondo industriagunean, eta suhiltzaileek ordubeterako kontrolatua zeukaten. Kalte materialak "orokorrak" izan dira.
Gizartea
Sutea izan da bart Mallabian produktu kimikoen enpresa batean
Ez da zauriturik izan eta isuri toxikorik ere ez du eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu