Sutea izan da Durangoko etxebizitza batean
DURANGO. Sutea izan zen atzo Durangoko etxebizitza batean(Bizkaia). Etxean zeuden bi pertsonak —26 urteko gizon bat eta 41 urteko andre bat— Ibaizabal ibaira bota zuten beren burua, garretatik ihes egiteko. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan zituzten. Arin zauritu ziren, eta arriskutik kanpo daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu