Gizartea

Sutea izan da Garesko egurrezko etxe batean, inor zauritu gabe

2008ko urriaren 25a
12:23
Entzun
Garesko (Nafarroa) etxe batean sutea izan da goizeko seiak aldera, baina ez da zauriturik gertatu. Nafarroako Gobernuak Lizarran eta Iruñean dituen suhiltzaileek itzali dute.

Lehen datuen arabera, tximinian sortu da sua, eta ondoren etxe osora zabaldu da. Eraikina egurrezkoa da, bi solairukoa, eta Osabidea aldera dago. Kalteak handiak izan direla esan du Nafarroako Gobernuak: lehen solairua eta terraza erabat kiskalita geratu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.