Gizartea
Sutea izan da Gasteizko Udaleko Gizarte Gaietarako bulegoetan
Kalte material txikiak soilik eragin ditu, baina egoitzan kea pilatu denez, gaur itxita edukiko dituzte.
Sutea txiki bat gertatu da bart goizeko bost eta erdiak inguruan Gasteizko San Prudentzio kaleko 32. atarian, Udaleko Gizarte Gaietarako bulegoetan. Suhiltzaileen eta udaltzainen artean berehala lortu dute sua itzaltzea, eta kalte material txikiak baino ez ditu eragin. Hala ere, egoitzan kea pilatu denez, ezin da bulego horietan jenderik hartu eta gaur itxita edukiko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu