Sutea izan da Zaldibarren, eta bi ume intoxikatu dira
ZALDIBAR. Sutea izan zen atzo goizaldean Zaldibarko etxebizitza batean (Bizkaia), eta bi haur intoxikatu ziren kea arnastuta. Goizaldeko ordu bata inguruan piztu zen sua, etxebizitzako egongelan. Bi haurrak Gurutzetako erietxera eraman zituzten. Suhiltzaileek etxe osoa hustu zuten, baina bizilagunak berehala itzuli ziren etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu