Gizartea

Sutea Nafarroan, Aragoitik sartuta

Kontrolatuta daukate. Pinudiak dira erre direnak, eta ez dio inongo herriri eragin.

2010eko martxoaren 18a
14:39
Entzun
Atzo iluntzean Sos del Rey Catolicoko (Zaragoza, Aragoi, Espainia) lurretan piztu zen sutea Nafarroraino zabaldu da, etabaso hektarea ugari kiskali ditu. Pinudia da, batik bat, garrek menpean hartu dutena, eta ez da inongo herritara hurbildu. Aragoiko agintariek agertu dutenez, kontrolatuta dago jada.

Aragoiko suhiltzaileak hasi ziren itzaltze lanetan, baina segituan hasi ziren Nafarroako Zangoza eta Tafallako suhiltzaileen laguntza jasotzen. Lanean jarraitzen dute, eta Espainiako Ingurumen Ministerioko eta armadako zerbitzuen laguntza ere badute.

Gutxi gorabehera 1.000-1.500 hektarea baso erre ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.