Sutea piztu da gaur arratsaldean Lizarrako merindadeko Aras udalerrian (Nafarroa), eta, itxura batean, herrigunea sugarrek harrapatzeko arriskuan egon daiteke.
Lizarra eta Lodosako suhiltzaileak ari dira uneotan sua itzaltzeko lanetan. Hainbat Foruzain, eta hiru helikoptero eta hegazkin baten laguntza dute, horretarako.
Oraingoz ez dago informazio gehiagorik.