Sutea

Sutea piztu da Bidarten, Ibarburu anaien jatetxean

30 bezero eta langile zeuden jatetxean, baina hala ere, suteak ez du zauriturik eragin. Kalte materialak, ordea, handiak dira.

Ibarburu anaien jatetxea, sutearen ondoren. LE JOURNAL
2014ko azaroaren 19a
07:29
Entzun

Sute bat piztu zen atzo gauean Bidarten (Lapurdi), Ibarburu anaiek han duten jatetxean. Ezaguna da lokala, Mitxelin izar bat duelako, besteak beste. Garbigailu batek sortu zuen sua, 30 bat bezero eta langile han zeudenean. Edonola ere, ezbeharrak ez zuen zauriturik eragin, baina kalte handiak izan direla jakinarazi dute jabeek. Izan ere, jatetxetik ostatura ere zabaldu zen sua. Poliziak nabarmendu du "kontrolatzen zaila" izan zela sua, tamainagatik eta jatetxean zeuden materialengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.