Apirilaren 11ko sutean etxebizitza galdu zutenei laguntzeko dirua biltzeko asmoz, festa bat egin dute gaur Bermeon (Bizkaia). Alde zaharrean egin dute, han eragin baitzuen suak kaltea.
Hainbat motorzalek egin dute bat festarekin, eta Sealed Room, Inguma, Snatzen, Norez eta Unholy Covers musika taldeek jo dute Goiko plazan.
Tabernetan, pintxoak euro bateko prezioan saldu dituzte, eta lortutako dirua etxea galdu zutenentzat izango da. Sara Alvarez, kaltetuen plataformako bozeramailea, pozik azaldu da ekimenaren arrakastarekin: "Ikusten duzunean herriak dena eman duela, hunkitu egiten zara".