Suzko barrikada bat jarri dute Gasteizen, eta likido sugarria jaurti dute Donostian

Gasteizko Arriagako Atea kalean pneumatiko batzuei su emanda barrikada bat jarri zuen atzo gauean burua estalita zuen jende talde batek. Donostian, berriz, likido sugarria bota zuten Cristobal Balenziaga kalean, autobus bat pasatzen ari zela. Ez eraso batean ez bestean, ez du inork minik hartu eta ez dute kalte materialik eragin.

2006ko irailaren 9a
16:33
Entzun
Donostian jaurti zuten likido sugarriaren kasuan Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ez dakite autobusari berariaz bota zioten, edo zorura bota nahi zuten eta autobusa une horretan igarotzea kasualitatea izan zen. Nolanahi ere, Igeldorako bidea egiten duen autobusari ez zion kalterik eragin eta aurrera jarraitu ahal izan zuen.

Gasteizen, berriz, pneumatiko batzuei su emandako barrikada bat egin zuen jende talde batek Arriagako Atea kalean. Suhiltzaileek amatatu behar izan zuten. Eraso horrek ere ez zuen kalterik eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.