POLITIKA

Syriza, Sinn Fein eta Die Linke, Sorturen eratze kongresuan

Gaur aurkeztu dute Joseba Alvarezek eta Iñaki Zabaletak datorren larunbatean alderdiaren eratze kongresuan izango den nazioarteko ordezkaritza.

2013ko otsailaren 19a
12:36
Entzun

Hainbat herrialdetako ordezkari politikoak izango dira larunbatean Iruñeko Baluarten, Sortu eratzeko egingo duten kongresuan. Besteak beste, bertan izango dira Greziako Syriza, Irlandako Sinn Fein, Alemaniako Die Linke eta Herrialde Katalanetako CUP eta ERC alderdiak.

Joseba Alvarez Sorturen eratze prozesuaren bultzatzaileetakoak eta Iñaki Zabaleta EHUko irakasleak gaur aurkeztu dute kongresuan izango den nazioarteko ordezkaritza. Aipatutakoez gain, Amerikatik ere hainbat alderdi politiko izango dira Iruñean. Esaterako, Venezuelak Espainian duen enbaxadorearen izenean, Venezuelak Bilbon duen kontsula eta Kolonbiako Marcha Patriotica.

Afrikatik, Hego Afrikako ANC eta Saharako Fronte Polisarioa, adibidez. Asiatik, adibide baterako, Kurdistango KNK eta BDP eta Palestinako Aginte Nazionala etorriko dira Euskal Herrira. Gainera, kongresuan izango diren hainbat ordezkarik parte hartuko dute Egungo Gatazken Konponbidea konferentzian.

Azaldu dute Kolonbia, Palestina, Kurdistan eta Saharako ordezkariak izango direla konferentzian, oraindik gatazkan dauden herrialdeak direla argudiatuta: "Izenburuak dioen moduan, herrialde ezberdinetako gatazken konponbide prozesuez ariko gara bertan, baina ez ohikoa den eskeman. Hau da, ez ditugu ohi den bezala herrialde ezberdinetako gatazkak gainditzeko baliagarriak izan diren prozesuak aztertuko, Irlanda edo Hego Afrika kasu, oraindik abian diren prozesuak baizik".

Ostiralean arratsaldeko seietan egingo dute konferentzia, kongresuaren bezperan, eta Josu Juaristi Gara egunkariko zuzendari ohia izango da moderatzailea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.