azpiegituraK

Tabakalerak aurrera egingo duela esan du Gipuzkoako Kultura diputatuak

Maria Jesus Aranburuk azaldu duenez, Donostiako zentro garaikidearen proiektua "oso garrantzitsua da" Gipuzkoarentzat. "Krisi egoerari egokitutako proiektua izango da". Odon Elorza alkateak Aldundiari eta Jaurlaritzari egitasmoa aldi baterako bertan behera uzteko proposamena egin die.

2010eko maiatzaren 18a
18:11
Entzun
Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura eta Euskara diputatuak esan duenez, Tabakalera Donostiako zentro garaikidearen proiektua "oso garrantzitsua da" Gipuzkoarentzat, eta aurrera egingo duela esan du. "Egingo da". Haren arabera, erronka handia da Gipuzkoarentzat, kultura erreferente izateko asmoz sortu baitzen egitasmoa, baina "ardura osoarekin, koherentzia osoarekin egingo da", eta "krisi egoerari egokitutako proiektua izango da".



Odon Elorza Donostiako alkateak jakinarazi berri du Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari egitasmoa aldi baterako bertan behera uzteko proposamena egin diela, eta horri erantzutera atera da Aranburu. Elorza kritikatu du azalpen horiek komunikabideetan egin izanagatik eta ez delako Tabakalera kudeatzen duen gunean mintzatu.

Administrazio Kontseiluak bihar edo etzi egingo du bilera, erabakiren bat hartzeko.

Jaurlaritza, "lanak atzeratzeko gogoetaren" alde

"Une benetan labainkorra" da egungoa, inbertsioei buruz hitz egiteko orohar, eta bereziki Tabakaleraren inguruan, Blanca Urgell Jaurlaritzako Kontseilariaren ustez. Horregatik"proiektua atzeratzeari buruzko gogoeta egiteko garaia" dela uste du.

Jaurlaritzak dagoeneko badu iritzia egin beharrekoari buruz, baina Donostiako Udalarekiko eta Gipuzkoako Diputazioarekiko duen "leialtasun instituzionalagatik", bihar egiteko asmoa duten bileran azalduko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.