Odon Elorza Donostiako alkateak jakinarazi du Adif enpresak ez daukala abiadura handiko trenaren (AHT) geltokia Tabakalera zentroan eraikitzeko asmorik, hori esan diola gaur Antonio Gonzalez Adifeko presidenteak. "Tabakalerako eremuak eurentzat interesik ez duela adierazi dit", azaldu du Elorzak.
EAJren proposamena onartu, eta Tabakalera, autobus geltoki berria eta AHTaren geltokia Donostian "espazio bakar batean" integratzea onartu zuen asteartean Espainiako Kongresuak.
Elorzak eta Gonzalezek bilera egin dute gaur, eta alkateak azpimarratu dio AHTaren Donostiako geltokiak 2016rako bukatuta beharko lukeela, urte horretan Donostia izan daitekeelako Europako kultur hiriburua. Elorzaren esanetan, Adifeko presidenteak geltokia 2015ean bukatuta legoke.
Alkateak EAJren jarrera kritikatu du, "gauzak nahasten ibili delako. Duela bost urte ez ziren AHTa hiriaren erdialdean sartzearen aldekoak".
azpiegiturak
Tabakaleran, AHTaren geltokirik ez
Adif enpresako buruak eman dio erabakiaren berri Odon Elorza Donostiako alkateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu