EUSKAL HERRIA

Tabakoaren aurkako legea ezingo dela urtarrilaren 2tik bete diote ostalariek

Espainiako Boletinean abenduaren 28an argitaratuko da debekua, eta Euskal Herriko Ostalaritza Federakundeak dio soilik bi egun dituztela horretara egokitzeko. Legea ostalariek soilik bete dezaten egin dutela salatu dute, eta zerbitzu juridikoak lanean jarri dituztela jakinarazi.

2010eko abenduaren 23a
12:13
Entzun
Tabakoaren aurka onartu berri den legeak horretara egokitzeko egun gutxi uzten dizkiela salatu du gaur Euskal Herriko Ostalaritza Federakundeak. Legearen helburuarekin ostalariak ados daudela azaldu dute, baina modua ez dela zuzena; zehazki, Espainiako Boletinean abenduaren 28an argitaratuko dela esan du Angel Gago idazkariak, eta legea urtarrilaren 2an jarriko denez indarrean, denborarik ez dutela egokitzeko.

Gainera, legea soilik ostalaritzan bete dadin egin dutela salatu dute, ospitaleetako ateetan edo dantzaleku eta bingoetan betearaztea ezinezkoa izango dela adibidea jarrita. Horregatik Federakundeko zerbitzu juridikoak lanean jarri dituztela jakinarazi du, legearen balioa aztertzeko.

Jaurlaritza, "medaila" bila

Gainera, otsailera arte Jaurlaritzak ez duela legea betetzen den edo ez zainduko esan du, eta erretzaileei horrek aitzakia emango diela tabernatan erretzen jarraitzeko. Jaurlaritzak otsailean legea aldatuko badu ere, soilik gogortu egin dezakeela azaldu du, eta egiten duen aldaketa "medaila jartzeko" izango dela aurreratu du Gagok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.