Gertakaria

Tabakoaren Legea tarteko agenteei aurre egiteagatik gizon bat atxilotu dute Castejonen

Ostatu bateko debekatutako eremuan erretzen ari zela oharrarazi zioten agenteei aurre egin zielako gizonezko bat atxilotu zuen atzo Foruzaingoak Castejonen (Nafarroa). Gaur goizean epaiketa lasterraren bidez epaitu dute Tuterako (Nafarroa) Auzitegian, eta 240 euroko isuna ezarri diote agintariei desobeditzeagatik.

2006ko urtarrilaren 9a
16:25
Entzun
Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, atzo goizean izan zen atxiloketa, Castejonen, A-68 errepideko ostatu batean. Iturri horien arabera, Foruzaingoko trafikoko patruila bateko kideak ostatu horretan zeuden, eta gizonezko bat —39 urteko M.E.C. Gandiako (Valentzia, Herrialde Katalanak) bizilaguna— debekatutako eremuan erretzen ari zela ikusi zuten.

Espainiako Tabakoaren Lege berriaren arabera egiten ari zena debekatuta zegoela, eta erretzaileen eremura joateko esan zioten poliziek. M.E.C.k, ordea, behin eta berriz uko egin zion zegoen tokitik mugitzeari zein zigarroa itzaltzeari. Ondorioz, salaketa administratiboa jarriko ziotela jakinarazi zioten foruzainek.

Nafarroako Gobernuko iturrien arabera, M.E.C.k uko egin zion orduan bere burua identifikatzeari, eta eurekin polizia-etxera joan beharko zutela esan zioten poliziek. Horri ere uko egin zion, eta, azkenean, atxilotu egin zuten desobeditzeagatik, eta Tuterako polizia-etxera eraman. Tuterako Auzitegiko 1. Instrukzio Epaitegian epaitu dute gaur, epaiketa lasterraren bidez, eta 240 euroko isuna jarri diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.