Taberna batean masturbatzea egotzita, gizon bat atxilotu dute
BEASAIN. Ertzaintzak 52 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun gauean Beasaingo (Gipuzkoa) taberna batean, ustez bezeroen aurrean masturbatzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, haurrak ere bazeuden tabernan. Gizonak ihes egin zuen, baina handik gertu atzeman zuten. Ertzaintzak jakinarazi duenez, atxilotzerakoan jazarri egin zitzaien. Hala, desobedientzia ere egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu