Legebiltzarkideentzako tabletak erosteko prozesua bertan behera utzi du Eusko Legebiltzarreko mahaiak. Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteak proposatu du tresna horiek ez erostea, hainbat taldek jakinarazia zutelako uko egingo ziotela erabiltzeari.
Legealdi berrirako, 75 legebiltzarkideentzat eta zenbait laguntzailerentzat ehun tableta erostea adostu zuen legebiltzarrak uztailean. Salmentarako eskaintzak bihar ziren jasotzekoak legebiltzarrean, baina deialdia eten du legebiltzarreko mahaiak.