Nafarroa Oinez

Tafallak gainezka egin du euskararen alde

Ibilbidea jendez gainezka izan da, eta antolatzaileak oso pozik agertu dira euskalzaleen erantzunarekin. Zizur Txikiko San Fermin ikastolak hartuko du lekukoa.

2011ko urriaren 16a
11:35
Entzun

Egun handia bizi izan zuten atzo Tafallan Nafarroa Oinezen. Hirugarren aldia zen Nafarroako herri horretan Nafarroako ikastolen aldeko festa antolatzen zutela, eta atzokoan ere euskalzaleek ez zuten hutsik egun. Egun eguzkitsu batean gainezka egin zuen ibilbideak, eta guneetan eta horien arteko ibilbidean gozatu ahal izan zuten Tafallara gerturatu zirenek egitarauarekin.

Haisiera ekitaldiaren ostean berehala bete zen ibilbidea. DBHko ikasleentzako eraikin berria eraikitzeko dirua biltzea zen atzoko helburua, eta antolatzaileak pozik agertu ziren herritarren erantzunarekin. Festarekin batera aldarrikapena ere izan zen atzo eta guraso elkarteek Euskararen Legearen zonifikazioa bertan behera uzteko eskatu zuen, euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.