Erasoa

Tafallako alkatearen alabari eraso diote

Tafallako Udaleko talde guztiek aho batez salatu dutenez, igandetik astelehenerako goizaldean gazte talde batek Maite Mañu alkatearen (PSN) 18 urteko alabari eraso zion taberna batean. Neska gaztea Iruñeko erietxe batean artatu behar izan zuten zauriak sendatzeko. PSN, UPN, IU-EB, Tafalla Berri eta EAk salatu dute "amak duen karguagatik" eraso ziotela neska gazteari, eta "pertsona zentzugabe eta intoleranteei" egotzi diete gertatutakoa.

2005eko abenduaren 27a
13:40
Entzun
Tafallako Udaleko iturriek azaldu dutenez, igandetik astelehenerako gauean gertatu zen erasoa: Maite Mañu alkatearen alaba Tafalla erdialdeko taberna batean zegoen, beste lagun batekin, eta gazte talde bat inguratu eta aurpegian eta gorputzean kolpeak ematen hasi zitzaizkion. Neska gaztea Iruñeko erietxe batean artatu behar izan zuten zauriak sendatzeko.

Tafallako Udaleko talde guztiek gaitzespen agiria sinatu zuten atzo gauean. Agiri horretan esaten dute erasoaren arrazoia amaren kargu politikoa dela, eta hori onartezina dela. "Udaleko kide garen heinean denok sentitzen gara erasotuak, daukagun karguaren ondorio diren ekintzetan inplikatzen baituzte gure familiak", agertu dute. Eraso hori "ekintza koldar eta zitala" izan dela salatu dute, "pertsona zentzugabe eta intoleranteek egindakoa".

Alkateari erabateko babesa adierazteaz gain, gertatutakoari buruz "hausnarketa" egiteko eskatu diete gazteei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.