Xabier Alkuaz Tafallako Udaleko (Nafarroa) EH Bilduko zinegotziak dimisioa aurkeztu du, herrian ezarritako etxeratze agindua ez betetzeagatik zigortua izan ostean. Igande goizaldean, Udaltzaingoak lagun talde batekin kalean zegoela geldiarazi zuen, eta zigortu egin dute.
EH Bilduk ohar batean jakinarazi duenez, Alkuazek dimisioa aurkeztu zion atzo bere udal taldeari, eta astelehen honetan erregistratu dute Tafallako Udalean. Alderdiak Facebook bidez zabaldu duen ohar batean azpimarratu duenez, zinegotziak berak erabaki du dimisioa aurkeztea «erantzukizunez eta koherentziaz» jokatuta.
Nafarroan ezarritako etxeratze aginduak erasandako herrietako bat da Tafalla. Asteburuetan funtsezko jarduerak egiten ez dituzten pertsonek 01:00etik 06:00ak arte debekatua dute kalean egotea. Zinegotziak, «akatsa» onartu, eta bere gain hartu du zinegotzi gisa zuen erantzukizuna.
EH Bilduk «eskerrak» eman dizkio Alkuazi «Tafallagatik Udalaren egunerokotasunean egindako lanagatik», eta taldeak ohar horretan bertan adierazi du beste alderdien jokatzeko eren ondoan «desberdina» dela koalizioen jokatzeko modua.