Tafallako Udalak zonalde mistoan sartzeko mozioa onartu zuen atzo, eta eskaera hori igorriko dio Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari. Bilduk aurkeztu zuen mozioa, eta UPN ez beste alderdiek eman zuten aldeko botoa: PSN eta IT. UPN abstenitu egin zen, eta Pedro Leralta Bilduko zinegotziak esan duenez, gainera, UPNkoak gaia aztertzekotan geratu ziren.
Hiria zonalde mistoan sartzeko hartu beharreko erabakiak hartzeko eskatu du Tafallak. Mozioan tafallaren hizkuntz eskubideak urratzen ari dierla salatu dute, eta herritarrak euskararen erabileran aurrera egin nahi dutela azpimarratu dute, aurtengo Nafarroa Oinez horren frogatzat aurkeztuz.
Aurreko astean Nafarroa hiru zatitan banatzen duen Euskararen Legeak 25 urte bete zituen, eta hainbat protesta egin ziren hizkuntz eskubideak urratzen dituela salatzeko.