Euskal presoak

Tafallako Udalari 4.000 euroko isuna jarri diote 'Etxera' pankarta jartzeagatik

Pankarta hori azken hamabost urtean jarri dute udaletxean, jaietako txupinazioan, "kolore guztietako udalekin". Aurten arte ez dute zigortu: "Adaketaren Udalen kontrako erasoa" dela salatu du EH Bilduk.

Tafallako jaietako txupinazoan udaletxean jarri zuten euskal presoen aldeko pankarta. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 5a
09:12
Entzun

4.000 euroko isuna ordaindu beharko du Tafallako Udalak (Nafarroa) jaien hasierako festan Preso eta iheslari politikoak etxera zioen pankarta udaletxeko balkoian jartzeagatik. Arturo Goldarazena alkateak joan zen urrian Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen urrian, eta orduan salatu zuen, azken hamabost urteetako txupinazoetan parkarta hori balkoian egon den arren, iaz arte ez zutela inolako salaketarik eta zigorrik jaso.

Aurreko urteetan UPN eta PSN zeuden alkatetzan, eta pankartak ez zion inolako arazorik ekarri garaian garaiko Udal Gobernuei. EH Bilduk "Aldaketaren Udalen kontrako erasoa" izan dela salatu du; "eta bereziki Tafallako herritar guztion kontrakoa". Adierazpen askatasunaren kontrako eraso gisara ulertu dute isuna: "Adierazpen askatasunaren kontrako erasoa da, zeinera ohituta gaituzten jada, egunotan EiTBren emisio debekuarekin ikusi dugun moduan".

EH Bilduk "urduri eta kezkatuta" ikusten ditu UPN eta PSN: "'Navarrismo' erregimena deseraikitzen ari gara; 'txiringitoa' bukatu zaie".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.