IKURRAK

Tafallako udaletxean ikurrina jartzearen aurka egingo du Espainiako Gobernuko ordezkariak

Gaur hasi dira jaiak Nafarroako herri horretan.

Nafarroako bandera eta ikurrina Tafallako udaletxean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 14a
09:57
Entzun

Twitter bidez jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Albak helegitea aurkeztuko du Tafallako udaletxean ikurrina zintzilikatzearen kontra. "Legea betetzen ez duten udal guztiekin" egiten ari den bezala joko du Tafallakoaren aurka.

Gainera, ohartarazi du gobernuaren ordezkaritzak "eskura dituen lege baliabide guztiekin" egingo duela "arauen aurka" jokatzen duen udal ororen kontra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.