Sexu erasoaK

Tafallan andre bat bortxatu zuen gizonari zortzi urteko zigorra eman diote

Nafarroako Probintzia Auzitegiak frogatutzat jo du 2010eko urrian gizonezko batek emakume bat bere ohean sartzera behartu eta behin baino gehiagotan bortxatu zuela.

2012ko ekainaren 25a
15:47
Entzun

Nafarroako Probintzia auzitegiak zortzi urteko kartzela zigorra eman dio duela bi urte, Tafallan, andrazko bat bortxatu zuen gizonari. Epaileak frogatutzat jo du gizonak andrea behin baino gehiagotan bortxatu zuela eta argazkiak egin zizkiola biluzik. 

2010eko urriaren 2an gertatu zen bortxaketa. Elkar ezagutzen zuten erasotzaileak eta erasotuak. Epailearen esanetan, elkarrekin zita jarria zuten, eta akusatuaren etxean egon ziren egun hartan, edaten. Taberna batera joan ziren ondoren, tabernari bat ezaguna baitzuen andreak han. Hirurak itzuli ziren orain zigortutako gizonaren etxera.

Tabernaria eta andrea sexu harremanak edukitzekoak zirela azaldu du epaileak, baina akusatuak ez zien utzi. Etxea utzi zuen tabernariak. Orduan, akusatuak andrea behartu zuen bere ohean lo egitera, eta ondoren bortxatu egin zuen, behin baino gehiagotan.

Akusazioak hamar urteko zigorra eskatzen zuen gizonarentzat; andreari zauriak egin zizkiola ere salatu zuen. Epaileak ez du aintzat hartu bigarren salaketa hori, eta, horregatik, zortzi urteko zigorra eman dio akusatuari; eta 15.000 euro eman beharko dizkio andrazkoari, kalte-ordain gisa. Gizonak, gainera, ezingo du andrearengandik 500 metrora hurbildu datozen hamabi urteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.