TRATU TXARRAK

Tafallan hil zen gizonaren seme-alabek eurak ere jotzen zituela esan dute epaiketan

Senarra hiltzea leporatzen dioten emakumearen aurkako auzian deklaratu dute, eta amak jasotzen zituen tratu txarren inguruan zalantzarik ez dagoela aitortu.

2010eko urriaren 20a
14:34
Entzun
Ustez senarra hil zuen emakumearen kontrako epaiketan, bikotearen seme-alabek aitaren aldetik eurek ere tratu txarrak jasotzen zitzuztela deklaratu dute gaur. Bost senide dira, eta horietako zaharrenak aitortu duenez aita "bortitza" zela esan du, eta ezin zela iragarri nola jokatuko zuen. Amak jasotzen zituen tratu txarrak ezin direla zalantzan jarri esan du, eta horrexegatik seme-alabetako batzuek eurekin bizitzera joateko gonbitea egin ziotela inoiz. "Bere [aitaren] aurkako salaketaren bat egon izan balitz, nire ama leihotik kanpora laugarren solairutik behera aterako zen".

Emakumeak herenegun azaldu zuenez, orain dela 40 urte ezkondu zirenetik jasotzen zituen senarrarengandik tratu txar fisiko eta psikologikoak. Hala ere, berak ez zuela hil berretsi zuen, eta berak labana bat eskuetan zuela, senarra izan zela bere gainera etorri zitzaiona. Epaiketan semeak esan duenez, hori gertatu eta berehala deitu zion amak. "Garbi zegoen zer gertatu zen, eta esan nion: 'Lasais egon, hemen bera edo zu, ez zegoen beste aukerarik". Gertatutakoa alderantziz gertatu ez zelako harridura erakutsi du epaiketan semeak, esanez gizona "zen bezelakoaa zela", eta egunen batean eskuak ihes egingo ziola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.