genero indarkeria

Tafallan senarra hil zuen emakumeari hiru urteko zigorra ezarri dio Nafarroako epaitegiak

Maria Pilar Marcos Rubioren defentsak urtebeterako "barkamen partziala" eskatuko du. 2010ean absolbitu egin zuen Rubio zinpeko epaimahaiak.

2012ko martxoaren 1a
17:42
Entzun

Maria Pilar Marcos Rubiori hiru urteko kartzela zigorra jarri dio Nafarroako epaitegiak, Tafallan (Nafarroa) senarra hiltzeagatik. Hiru urteko zigorra ezarri badiote ere, haren defentsak urtebeterako "barkamen partziala" eskatuko du, eta hori onartuko balitzaio, Rubiok ez luke kartzelara joan beharko. 

2010ean emakumea absolbitu egin zuen zinpeko epaimahaiak. Epaimahai horren arabera, emakumeak hil zuen gizona, baina ezin zen frogatu "istripuz, eztabaidan edo nahita" hil zuen.

Orduan akusatuak epaiketan adierazi zuen 44 urtean jasan zituela senarraren tratu txarrak eta bere burua babesteko egin ziola eraso senarrari.

2009ko azaroaren 2an hil zen Jose Antonio Gil Silva haren senarra, bularrean labana sartuta. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.