Lan istripua

Tafallan zauritutako hiru langileetatik bi etxean dira

35 urteko Sabino M. da zauri larrienak dituena. Bigarren mailako erredurak dauzka sabelaldean, oinetan eta eskuetan. Beste biek, 54 urteko Eugenio L.-k eta Gabriel O.-k erredurak dituzte, baina jada etxera eraman dituzte. Ezbeharra argi sistemak izan duen hutsegitearen ondorioz gertatu da, 05:42an, Vitorio Luzuriaga lantegian.

2006ko ekainaren 6a
20:01
Entzun
Iruñeko ospitaletara eraman dituzte goizean goiz Tafallako Victorio Luzuriagan zauritutako hiru langileak, erredurak direla-eta, baina hasieran uste baino arinagoa izan da istripua. Argi sistemaren hutsegite baten ondorioz izan da gertaera, baina oraindik aztertzen ari dira zehazki zerk eragin duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.