Kultura

Taj Mahalen kantatu du Tolosako Hodeiertz abesbatzak

Gaur amaituko du Tolosako (Gipuzkoa) Hodeiertz abesbatzak Indian barrena egiten ari den lehen bira. Hainbat kontzertu eskaini dituzte Bangaloren, Bombayn eta Agran. Hain zuzen ere, Tolosako abesbatza izan da Agrako Taj Mahal mausoleo mongoliarraren kantatu duen lehena.

2006ko apirilaren 21a
15:47
Entzun
Xabier Sarasola Hodeiertzeko zuzendariak azaldu duenez, ikusleak "liluratuta" utzi zituzten: "Martetarrak bagina bezala begiratzen gintuzten, jendea harriturik zegoen".

Hodeiertzeko abeslariek Maitia nun zira kantua abestu zuten Taj Mahalen.

Bangaloren izan zuten arrakastaren ostean, Taj Mahalen abesteko aukera hitzartu zuten kultur arduradunekin. Miguel Artetxe da Hodeiertz abesbatza egiten ari den biraren antolatzaileetako bat eta berak azaldu duenez, abesbatza batek Taj Mahalen abesten duen lehen aldia izan da. Taj Mahal mausoleoa da Indiako turismo gune garrantzitsuena eta agintariek Ricky Martin abeslariak bertan egin asmo zuen kontzertu bat bertan behera utzi zuten monumentuan sor zitezkeen kalteen beldur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.