Euskara

Takografoa euskaraz zuelako zigortu zuten kamioilariari isuna kenduko diote

2010eko otsailaren 12a
18:31
Entzun
Takografoaren diskoan data euskaraz izateagatik zigorra paratu zioten Arabako garraiolariak ez du isuna ordaindu beharko, Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailak jakitera eman duenez. Ohar batean adierazi du Garraio Saila "ekimen propioz" harremanetan paratu zela Espainiako Sustapen Ministerioko Garraio Zuzendaritzarekin, eta hark Andaluziako Juntak zigorra baliogabe utz dezan lortu du. Garraio Sailak dioenez, kamioilariak isunaren kargua kentzeko orria aurkeztea nahikoa izanen du.

Salaketa 2009ko irailean paratu zion Jaengo Guardia Zibilak (Andaluzia, Espainia). Takografoaren diskoko data euskarazko ordenean edukitzeagatik -urtea, hilabetea eta eguna- "erregistroaren orria faltsutzea" leporatu eta 4.600 euroko isuna paratu zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.