Talde bat atxilo Baionako hilketarekin lotuta

2023ko irailaren 28a
00:00
Entzun
BAIONA. Duela bi hilabete, Baionako bestetan, 46 urteko gizonezko bat hil zen zafraldi bat bildu ondoan; etxera sartzen ari zela, ate aitzinera iristean hiru gizonek sartzea trabatu zioten; galdetu zienean handik mugitzeko, jo egin zuten behin eta berriz, bortizki. Handik zenbait egunetara hil zen gizona, Baionako ospitalean. Atzo, sei gizon eta emazte bat atxilotu zituzten gertaera horiekin lotuta: hiru Essonnen (Frantzia), Paris ondoan, eta besteak Bretainian.

Adierazi dute ustezko hiltzaileak ihes egiten lagundu dituztelakoan atxilotu dituztela horietako batzuk. Atxilotuak 21 eta 27 urte artekoak dira, Presse Océan hedabidean arabera. Baionako prokuradoreak baieztatu du atxiloaldian daudela. Datozen egunetan Baionako auzitegira ekarriko dituzte epailearen aitzinetik pasatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.