Politika
Talde batek Ipar Euskal Herrian egindako lau atentatu hartu ditu bere gain
=iEkaitza=i aldizkarira bialitako agiri baten bidez, bere gain hartu ditu talde batek lau atentatu. Frantziaren jarrera dela eta, "ekintza zuzenetara" deitzen du taldeak. Frantziako Gobernuaren "gutxispenaren, kolonizazioaren eta espekulazioaren aurrean" Euskal Herriak egoki irizten dion moduan erantzuteko eskubidea du".
Talde horrek bere gain hartu ditu Ostape luxuzko eremuaren aurkako erasoak Bidarrain, Sokoan eraikitzen ari ziren etxe batzuen kontrako erasoa, Getariako etxegintza agentzia baten aurkakoa eta Ziburuko golfeko aparkalekuan erretako kotxeen ekintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu