Talde parlamentarioa lortzeko bost diputatu eskuratu behar dira, eta herrialdeko %15 izan

Gorteak abenduaren 13an osatuko dira. Gobernuburua izendatzeko saioa abenduaren azken-aurreko astean egitea aurreikusten da.

2011ko azaroaren 20a
22:17
Entzun

Prozedura

- Epeak. Gorteak abenduaren 13an osatuko dira. Gobernuburua izendatzeko saioa abenduaren azken-aurreko astean egitea aurreikusten da.

Talde parlamentarioa

- Baldintzak. Espainiako Kongresuan talde parlamentarioa lortzeko bost diputatu eskuratu behar dira gutxienez. Horrekin batera, Hego Euskal Herrian bakarrik aurkezten diren alderdi eta koalizioek herrialde bakoitzeko botoen %15 lortu behar dituzte, nahiz eta bost parlamentariak eskuratu. Senatuan, berriz, taldea osatzeko hamar senatari lortu behar dira.

- Abantailak. Taldea edukita, alderdi eta koalizioek parlamentuko batzordeetan parte har dezakete, bozeramaileen batzordean hitza dute eta gobernuaren kontrol saioetan galderak egin ditzakete, besteak beste. Legez besteko proposamenak egiteko aukera ere izaten dute.

Diru sariak

- Diputatuak eta senatariak. Eserleku bakoitzeko 21.633 euro jasoko dute alderdiek, eta boto bakoitzeko 79 zentimo. Diputatu eta senatariek 2.813 euroko soldata izango dute, gehigarriak kanpo. Taldeek 12.000 euro jasoko dute hilean, eta kide bakoitzeko 1.200 euro gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.