Talde parlamentarioa osatzearen onurak

2011ko abenduaren 16a
10:42
Entzun

Kongresuko jarduna. Alderdi baten jarduna aktiboagoa izango da talde parlamentarioa izanda, eta gutxienez ordezkari bat bermatuta izango du Kongresuko batzorde guztietan, Sekretu Ofizialenean eta Gastu Erreserbatuenean, besteak beste. Halaber, lekua izango du Diputazio Iraunkorrenean, ezohiko garaietan eta Gorteak deseginda daudenean Ganberako osoko bilkura ordezkatzen duen organoan.

Parte hartzeari dagokionez, talde parlamentarioek eskubidea dute eztabaida guztietan parte hartzeko, denbora muga berdinekin, eta kontrol saioetan Gobernuari galdera zuzenak aukera egiteko aukera dute —astean bat—. Gainera, legez besteko proposamenak aurkez ditzakete.

Estatuaren egoerari buruzko eztabaidetan, taldeek 15 proposamen edo ebazpen aurkez ditzakete gehienez.

Talde parlamentarioek prentsaurreko bat egin dezakete astero Kongresuan bertan, saioetako gai-zerrenda adosteko bozeramaileek egiten dituzten bileren ostean.

Baliabide ekonomikoak. Estatuak hilean 28.597 euro ematen dizkio talde bakoitzari eta 1.645 euro taldeko diputatu bakoitzagatik. Talde Mistoan, barruan dauden alderdi guztien artean banatu behar dute kopuru hori. Taldeetako bozeramileek eta batzordeetan parte hartzen duten kideek ohiko soldataz gain diru sari bat jasotzen dute lan hori egiteagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.