Taldeari eutsi, aurrera egiteko

jokin sagarzazu
2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Kongresuan duen taldeari eustea izango da EAJren helburua. Eustea, luze gabe jeltzaleek izango dituzten erronkei aurre egiteko (EBB berria osatu, bake prozesua, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak).

EAJren emaitzetan bi faktorek izango dute eragina: Amaiurren presentziak eta PPren eta PSOEren arteko lehiak. Jeltzaleek zail dute Arabako diputatua lortzea, baina ziurtatuko balute, Gipuzkoan eta Bizkaian lortu beharko lituzkete gainontzeko laurak.

Gipuzkoan, bi diputatu lortu zituen 2008an, eta PSE-EEk hiru. Maiatzeko udal eta foru hauteskundeetako emaitzekin (80.000 boto), larri eskuratuko luke bigarrena EAJk. Sintomatikoa da bi alderdiek Gipuzkoan egin duten kanpaina: PSE-EEk ez du EAJren aurkako mezurik eman ia, Elorzaren hitzetan galtzeko gehiago daukatelako irabazteko baino. Egibarrek, berriz, sozialistak izan ditu jopuntuan.

Bizkaian,hiru diputatu lortu zituen EAJk 2008an. Oraingo honetan PSE-EEk nabarmen egin dezake behera, baina, kasu honetan, PP azaltzen da jeltzaleen arerio nagusi gisa. Diputatu bat bietako batena izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.