Politika

Taldeen desegiteari buruzko araudi aldaketan hirukoaren eta Aralarren alde egin du EHAK-k

Horrenbestez, araudia aldatzeko proposamena aintzat hartu dute Eusko Legebiltzarrean. EHAKren taldearen balizko desegitea Legebiltzarreko Mahaiak barik ganbera osoak erabaki dezan bultzatzen du aldaketak. Behin aintzat hartuta, aldaketarako lege proposamena hurrengo saio batean eztabaidatuko dute.

2008ko martxoaren 14a
15:10
Entzun
Parlamentuko taldeak desegiteko prozedura aldatzeko proposamena aintzat hartu du Eusko Legebiltzarrak, eta hurrengo saio batean eztabaidatu eta bozkatuko dute hirukoak eta Aralarrek bultzatutako aldaketa. Lege proposamena aintzat hartua izan zedin EHAK-ko legebiltzarkideen babesa izan dute. PSE-EEk eta PPk, aldiz, kontra bozkatu dute.

Aldaketaren funtsa Legebiltzarreko taldeen desegiteaz Mahaiaren ordez osoko bilkurak erabakitzea litzateke; hau da, ganbera osoak.

EHAKren kontrako legez kanporatze prozedura abian denez, Ezker Abertzalea taldea desegiteko agindua irits daitekeelako bultzatu dute aldaketa hirukoak eta Aralarrek, aurrerako esan bezala, aldeko zein kontrako erabaki baten ardura ganbera osoarena izan dadin.

Batasuna ilegalizatu eta Espainiako auzitegiek SA Sozialista Abertzaleak desegiteko agindu zutenean Legebiltzarreko Mahaiak hartu zuen agindu hori aintzat hartu gabe SA bere horretan uzteko erabakia. Hain justu, une hartan Legebiltzarreko Mahaiko presidente zen Juan Mari Atutxa (EAJ) eta idazkari ziren Gorka Knörr (EA) eta Kontxi Bilbao (EB) zigortu egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.