Politika

Tapia eta Betolazaren kontrako euroaginduari buruzko erabakiak astebete atzeratu dituzte

2007ko urriaren 16a
12:33
Entzun
Asier Tapia presoaren kontrako euroaginduari buruzko audientzia egin dute Paueko (Frantzia) auzitegian, baina erabakia astebete atzeratu dute, hilaren 23ra arte. Defentsa abokatuak haren askatasuna eskatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak Tapia Espainiaratzeko eskaera egina dauka, 2001ean Haikaren kontrako operazioaren ondoren egindako adierazpen batzuengatik, eta Segi legez kanpoko kidea izatea leporatzen dio.

Urriaren 2an atxilotu zuten Tapia, Hendaia eta Biriatu (Lapurdi) artean gidatzen ari zela, eta Tolosako (Okzitania) kartzelan daukate.

Gorka Betolaza presoaren aurkako euroaginduari buruzko erabakia ere atzeratu egin dute, hilaren 26ra. Audientzia, lehengo ostiralean egin zuten. Frantziako Polizia frantsesak irailaren 24an atxilotu zuen, Lapurdin eta Nafarroa Beherean egindako sarekadan. Kasu honetan ere Espainiako Auzitegi Nazionalak egin du hura Espainiara eramateko eskaera, Segiko kidea dela egotzita. 2007 hasieran kartzela zigorra ezarri zioten Betolazari horregatik, eta honek ihes egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.