Asteartean zortzi aterako da Logroñoko kartzelatik Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia, 2009ko urriaz geroztik sei urte eta erdiz preso egon eta gero.
Bisitan joan zaizkio Joan Tarda ERCko diputatua eta David Fernandez CUPeko parlamentari ohia. Irteeran, Tardak azaldu du Otegi "kemenez, ziurtasunez eta etika politikoz gainezka" topatu dutela.
"Bisita hunkigarria Arnaldo Otegiri. Bakearen, adiskidetzearen eta erabakitzeko eskubidearen aldeko konpromisoagatik adeitasuna eta errespetua adierai diogu", idatzi du Tardak Twitterren.
Vilaweb atariari eginiko adierazpenetan, Fernandezek azaldu du 50 minutuko bisita "hunkigarria" izan dutela, "betiko konplizitatearekin". Otegi "indar handiarekin eta irteteko gogoz" eta "gaurkotasun politikoarekiko erabat konektatuta" ikusi du.