Denboraldia amaitu ostean ateak itxi egingo ditu Tas-Tas irrati libreak, eta emititzeari utziko dio. Irrati lizentzietatik kanpo geratu zen. Egungo egoeran helburuei ezingo diete eutsi, eta proiektua bertan behera uztea erabaki dute.
1992an sortu zuten irratia, eta Arrosa Irrati Sarearen kide da; hainbat irratsaio partekatzen dituzte beste irrati libre batzuekin.
Tas-Tas Irratia irrati komunitarioa da, talde politiko eta ekonomikoetatik independentea. Programazioa osatzeko, konpromiso handiko boluntario eta profesionalek lan egiten dute. FMko 97an eta http://tas-tas.org webgunean entzun daitezke irratiak eskaintzen dituen irratsaioak. Haien webgunean irakur daitekeenez, irratiaren bidez "ahotsa ez dutenei ahotsa ematea" da haien helburua. Azken 21 urteetan "irrati ezberdin baten bila dabilen eta gizarte gaiekin sentiberatasuna duen entzulegoa" biltzea lortu dute.