"Euskal Herrian torturatu egiten dela salatzeko", Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) hilaren 26rako martxa antolatu du Bruselara, orduan Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango dela-eta. Hala jakinarazi dute gaur TATekoek prentsaurrekoan.
Bruselan Europako Legebiltzarrera joango dira torturaren berri ematera, eta manifestazioa ere egingo dute.
Hainbat lagun joango dira Belgikara. Hala, bezperan bi autobusek irtengo dute, politikariekin, sindikatuetako kideekin, euskal gizarteko beste hainbat ordezkarirekin, torturatuak izan diren herritarrekin...
Tortura
TATek Bruselara martxa antolatu du hilaren 26rako, torturaren berri emateko
Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu du ekimena, "Euskal Herrian torturatu egiten dela salatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu