Aurrerapausotzat jo du TATek Garzon epaileak aplikatutako torturaren prebentziorako neurria, besteak beste, atxilotuei "laguntza emozional" handia ematen dielako konfiantzazko medikua ikusteak inkomunikazioaldian.Garzonek agindu zuen atxilotuak uneoro non zauden familiari informatzeko eta atxiloketa unetik inkomunikazioaldia amaitu arte guztia dvd-z grabatzeko. TATek ordea, ez dela nahikoa ohartarazi du.
Garzonek neurri hori hartu izana hiru arrazoiengatik izan dela uste du: Euskal gizarteak torturaren kontra egindako presioagatik, nazioarteko erakundeen presioagatik eta inkomunikazioaldian atxilotuak konfiantzazko medikuarekin egoteko eskubidea dutela jasotzen zuen lege erreformagatik.
Legeek torturaren prebentzioa ahalbidetzen dutela esan du TATek, eta oraingoan Espainiako Polizia izan den moduan, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak ere neurri horiek kontuan hartuko dituen galdetu du. Baita Auzitegi Nazionalean dauden beste epaileek ere, neurri horiek hartuko dituzten galdetu du.
Lanean jarraitzeko beharra
Hala eta guztiz ere, tortura behin betiko amaitzeko lanean segitu beharra dagoela azpimarratu du. "Neurri prebentiboa izan delako Garzonek aplikatutakoa, baina tortura ahalbidetzen duen arkitektura juridiko guztia indarrean dagoelako".
Gorka Velasco, Koldo Moreno, Xabier Fernandez de Gamarra eta Urko Arroyo izan ziren Araban atxilotuak.
Tortura
TATek dio pauso bat dela Garzonek emandakoa, baina tortura bukatzeko lanean segitu behar dela
Araban atxilotutako lau lagunei inkomunikazioaldian konfiantzazko medikuarekin egotea aurrerapausotzat jo du TATek. Halaber, Garzonek agindu zuen atxilotuak uneoro non zauden familiari informatzeko eta atxiloketa unetik inkomunikazioaldia amaitu arte guztia dvd-z grabatzeko. Familiak uneoro informatuta egon direla jakinarazi du TATek, baina grabazioen berririk ez duela zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu