GIZARTEA

TCSAko langile guztiek bat egin dute lan etenekin, langile batzordearen arabera

Bi orduz eten dute jarduna goizean, eta beste bi orduz geratuko dira arratsaldean.

2013ko apirilaren 22a
11:44
Entzun

TCSAko langile batzordeak emandako datuen arabera, beharginen %100ek bat egin dute batzordeak deitutako lan etenaldiarekin. Lan hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausorik ez dagoela salatu nahi izan dute protestekin. 800 langile ingururi eragiten die itunak.

07:30 eta 09:30 artean egin dute aurreneko etena, eta elkarretaratze bat egin dute langileek 08:15etik 08:15era. Arratsaldean, berriz, 18:00 eta 20:00 artean etengo dute jarduna.

Langile batzordea pozik azaldu da protestak jasotako babesarekin. Gutxieneko zerbitzuak bete direla eta goiza normal-normal igaro dela nabarmendu du batzordeak.

Iragan astean erabaki zuten langileek bi orduko etenak egitea goizean eta beste bi ordukoak arratsaldean. Gaurkoaz gain, datorren ostegunean eta hilaren 29an egingo dituzte. Gainera, maiatzean ere hamahiru egunean egingo dute etenaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.