GIZARTEA

TCSAko langileen lanuzteak "erabateko" babesa izan du gaur, langile batzordearen arabera

Lan hitzarmena negoziatzen ari dira, eta protesta ugari iragarri dituzte maiatzerako.

2013ko apirilaren 25a
14:21
Entzun

Bizkaibuseko zerbitzua ematen duen TCSA enpresako langileek lan etena egin dute gaur goizean. 07:30etik 09:30era ez dute lanik egin. Langile batzordearen arabera, "erabatekoa" izan da lanuztea. Arratsaldean, beste bi orduz egingo dute etena: 18:00etatik 20:00etara.

Astelehenean hasi zituzten protestak, lan hitzarmen baten alde. Ituna adosteko negoziazioetan jarrerak "apur bat" gerturatu dituztela adierazi dute sindikatuek eta zuzendaritzak. Hala ere, langile batzordeko presidente Oscar Bajok esan du oraindik gai ugari dituztela adosteko.

Datorren astelehenerako eta maiatzaren 2, 6, 7, 9, 13, 14, 16, 20 eta 21erako ere iragarri dituzte lanuzteak. TCSA enpresak 600 langile ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.