Tebas-Muru Artederretan oinezko bat hil da auto istripuz
IRUÑEA. Biurrungo (Nafarroa) gizonezko bat hil zen atzo, Tebas-Muru Artederretan automobil batek harrapatuta. Goizaldeko ordu txikietan izan zen ezbeharra, N-121 errepideko 18,5. kilometroan. Antza, etxerako bidean zihoan oinezkoa, eta orduan harrapatu zuen ibilgailu batek. Autoko gidariari alkohol proba egin zioten, baina ez zuen positibo eman. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, jazoera argitzen saiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu