Lan istripua

Teilatu konponketan zebilen langile bat larri zauritu da Bedian, aldamiotik erorita

2008ko urtarrilaren 21a
17:31
Entzun
Zortzi metroko altueratik erori da langile bat Bedian (Bizkaia), aldamio batean baserri batean igota teilatu bat konpontzen ari zela.

Ertzaintzak agertu duenez, 11:20 aldera gertatu da ezbeharra: 34 urteko J.L.G. Barroeta auzoko baserri batean ari zen lanean, teilatua konpontzen, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, teilatutik erori denean.

Oso larri zauritu da, eta, ondorioz, Osakidetzako helikoptero batean eraman dute ezbeharra gertatu den lekutik Barakaldoko BECeko helioportura, eta handik anbulantzian Gurutzetako erietxera.

Bedia bertakoa da istripua izan duen J.L.G.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.