eusko legebiltzarra-nafarroako parlamentua

Tejeriak eta Aznarezek bat egin dute Itunaren eta Kontzertuaren defentsan

EAEko eta Nafarroako legebiltzarretako presidenteek lehen bilera ofiziala egin dute, Gasteizen.

Gasteizen izan da Eusko Legebiltzarreko eta Nafarroako legebiltzarreko presidenteen arteko bilkura. JAIZKI FONTANEDA, ARP
edurne begiristain
2015eko urriaren 9a
18:18
Entzun

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondoren, lehen bilera izan dute Eusko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko presidenteek, Gasteizen. Bakartxo Tejeriak eta Ainhoa Aznarezek EAEko Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Ituna auzitan jartzea salatu dute, eta haien defentsa egin dute. "Ez da pribilegio bat, eskubide bat da", adierazi dute biek ala biek.

Horrez gain, legealdi honetan elkarlanean aritzeko borondatea agertu dute bi parlamentuetako presidenteek. "Izan dadila hasiera eta jarraipen bat elkarlanerako", esan du Tejeriak. "Ziur nago bion arteko elkarlana izugarria izango dela, bai eta gure herrien arteko elkarlana ere", gaineratu du Aznarezek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.