Telefonicako zazpi auto erre dituzte Errenterian, garaje bati su emanda

Erredakzioa
Donostia
2009ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Telefonica konpainiarenak diren zazpi ibilgailu erre zituzten herenegun,Errenteriako (Gipuzkoa) Martires de la Libertad kaleko garaje bati su eman ondoren.Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, sutea 21:45 aldera hasi zen. Suhiltzaileak berehala joan ziren hara, eta 01:00 aldean menperatu zuten sua. Ertzaintza sutea ikertzen ari da, baina nahita eragindakoa izango zela uste du. Horregatik, ez dute baztertzen kale erasoa izatea. Ibilgailuek kalte handiak izan dituzte. Hala ere, ondoko etxebizitzetan ez da kalterik izan, eta ez da inor zauritu.

Juan Carlos Merino Errenteriako alkateak adierazi duenez, Martires de la Libertad kaleko garajea erretzen den zazpigarren aldia da hau. Alkatearen ustetan, «begibistakoa» da sutea nortzuk eragin duten, erasoak «beti era berean egiten baitituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.