Kale erasoak

Telefonicaren bi auto erre dituzte Donostian arratsaldean

Zornotzan bart kutxazain bati, telefono kabina bati eta Eusko Trenen geltokiari egin diete eraso.

2007ko otsailaren 17a
19:12
Entzun
Telefonicaren bi auto erre dituzte gaur 17:30ak aldera Donostian ezezagun batzuek, aparkaleku batean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, erasoa Pio XII.a plazan gertatu da, Amara auzoan, eta beste bi auto pribatu ere kaltetuak izan dira.

Bart, berriz, Zornotzan (Bizkaia) izan dira kale erasoak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, aurreneko erasoa goizeko 1:25ean izan da. Txiki eta Otaegi kalean zakarrontziak gurutzatu, su eman eta BBKren kutxazain bati 'molotov koktelak' bota dizkiote. Bulegoko atean kalteak handiak izan dira. Han inguruan, telefono kabina bati eraso egin diote ondoren; ez du, ordea, surik hartu.

Gutxira, Eusko Trenen geltokira joan dira ezezagunak, San Pedro kalera, eta aginte-postuan eta txartelak ateratzeko makinari su hartzeko likidoa bota diete. Hor kalteak nolakoak izan diren zehaztu barik daude oraindik.

David Latxaga Zornotzako alkateak (EAJ) gaitzetsi egin ditu kale erasook. "Ekarpenik ez dute egiten. Bakearen eta bizikidetzaren bidean eragozpenak jarri baino ez dituzte egiten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.