Telefono mugikorraren hedagailu bati eraso egin diote Arratzu-Ubarrundian bart, Garaio parkean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Telefonicak jakinarazi dutenez. Su hartzeko likidoa bota dute hedagailura, eta kiskalita geratu da. "Kalteak oso garrantzitsuak dira", iturri haien arabera.
Arratzu-Ubarrundia inguruan telefono matxura zegoen abisua jaso du Telefonicak gaur goizean, eta 9:30ean ohartu da hedagailuak erasoa jaso duela.
Ertzaintzak dio bere ustez kale erasotzat jo behar dela gertaera.
Atzo gauean burua estalita zeukaten bi lagunek Bilbon Bizkaiko Foru Aldundiaren auto bat erre zuten. Asteartean Beasainen AHTaren lanen zaindari baten autoari eraso egin zioten. Hilaren 20an, berriz, Errenteriako kutxa automatiko baten aurka egin zuten.
euskal hERRIA
Telefono hedagailu bati eraso egin diote Arratzu-Ubarrundian
Atzo gauean Bilbon Bizkaiko Aldundiaren auto bat erre zuten burua estalita zeukaten bi lagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu