Telefono hedagailu bati su eman diote Lemoizen
LEMOIZ. Eskuko telefonoentzako hedagailu bati eraso egin zioten ostiral gauean Lemoizen, Andraka gainean (Bizkaia). Gauerdian, azpiegitura inguratzen duen hesia behartu, eta pneumatiko batzuei su emanda erre zuten. Suhiltzaileek itzali zuten. Leku horretan kapitalismoaren aurkako paskinak aurkitu dituztela azaldu du Eusko Jaurlaritzako Herrizango Sailak. Lemoizko alkateak Bilduri eskatu dio gertaera gaitzesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu