Telesforo Monzonen Olaso dorrean jaioa

2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Martin Garitano Telesforo Monzonek Bergaran zeukan Olaso dorrean sortu zen, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak aurkezpenean aipatu zuen bezala. «Halaxe da, han jaio nintzen, nire ama bezala», baieztatu zuen. Martin Garitanok gogoratu zuenez bera da Bergarako bigarren ahaldun nagusia. Kazetaritzan egindako ibilbideaz gain, Martxelo Otamendik musikazaletasuna eta bidaiak lotu zituen ahaldun nagusiaren aurkezpenena egitean. Hala, Nepalen zegoela tronpeta bat —«saxofoi bat», zuzendu zion Garitanok— erosi zuenekoa ekarri zuen gogora. Edo Pekingo Tianamen plaza famatuan Oi ama Euskal Herri goxua kantua jo zuela bertako kafetegi bateko pianoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.